XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agur esatea.

Ttikitandik entzun nion,
mojen ikastetxetik gurasoen etxera
bazkaltzen nindoala,
agur esaten zidala
zazpi urtetako beste mutiko ikaskide bati
.

Hemengo enparantzan zen hura,
lehenengo udaletxe zaharraren ondotxoan,
ia sarrera gisa dauden eskaileretan bertan.
Hantxe.

Orain egunak joanik
garai hark nolakoa
izan behar zuen
nire burutik igaro da
jakinminez:
baserri, mahats eta sagar,
edozein igande epeltsuren arratsalde goxoan
jendea belarditan etzanda, olgetan...
elkarrizketan,udaberriko usain freskoa,(...).